Maria Leunda

Maria Leunda

Doktorego ondoko ikertzailea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Iraganeko landaretzaren dinamika nolakoa izan zen ulertzea interesatzen zait . Horretarako, nire ikerketa lakuetako sedimentuetan eta izotz deposituetan metatutako ingurumen adierazle ezberdinen analisian oinarritzen da, hala nola, polena, landare makrofosilak edo mikroikatzak. Informazio honekin, iraganeko aldaketa klimatikoak eta gizakiak landaretzan izan zuten eragina aztertzen dut. Azkenaldian, landare makrofosiletan kontserbatutako antzinako DNArekin (aDNA) hasi naiz lanean, landareen dibertsitate genetikoa milaka urteetan zehar nola aldatu den aztertzeko asmoz. Ladaretzaren dinamika epe luzeetan nolakoa izan zen ulertzea ezinbestekoa da gaur egungo Aldaketa Globalak ekosistemetan izango dituen inpaktuak hobeto aurreikusteko.

Interesak

  • Aldaketa Globala
  • Mendi ekosistemak
  • Antzinako DNA
  • Polena
  • Landare makrofosilak
  • Izotz leizeak
  • Lakuetako sedimentuak