Maddi Artamendi

Maddi Artamendi

Doktoratu aurreko ikertzailea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Biologian graduatua naiz eta gaur egun EHU-ko Biodibertsitatea eta Ekosistemen Funztionamendu eta Kudeaketa programaren baitan doktorego tesia egiten nabil. Nire ikerketa arloa landare-polinizatzaile interakzioen denbora eta espazio dinamikak aztertzean datza, interakzioen dibertsitatea aztertuz. Hau da, polinizatzaile eta landare espezie desberdinen arteko harremanen dinamikak aztertzen ditut. Esaterako, landare espezieen loraketa aldi desberdinek edota espezie desberdinen sartze-ateratzeek sare mutualista honen interakzioetan eragiten dituzten berregituraketak aztertzen ditut, ekosistemen funtzionamendua ulertu asmoz.

Interesak

  • Biodibertsitatea
  • Ekologia funtzionala
  • Erresilientzia
  • Landare-polinizatzaile interakzioak
  • Sare mutualista
  • Sare trofikoa