Irati Ijurco González

Irati Ijurco González

Doktoratu aurreko ikertzailea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Egungo ingurumen arazoetaz jabetuta, Ingurumen Zientzietako Gradua (UPV/EHU) ikastea erabaki nuen. Pixkanaka, nekazaritzarekiko, lurzoruko mikroorganismoekiko eta haien arteko erlazioarekiko nire interesa handitzen joan zen eta, ondorioz, Ingurumen Agrobiologiako Masterra (UPV/EHU eta NUP) ikasi nuen. Aztergai horiei helduta, doktorego aurreko ikasketei ekin diet onddo mirorriziko arbuskularren biodibertsitateak nekazaritza iraunkorragoa lortzeko duen garrantzia aztertuz, besteak beste, lurraldearen antolamenduak eta nekazaritza ekologikoak izan dezaketen eragina kontuan hartuta.

Interesak

  • Agroekologia
  • Edafobiota
  • Mikobioma
  • Funga
  • Iraunkortasuna
  • Klima-aldaketa
  • Lehortea