FisioKlima-AgroSosT

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) ikerketa-talde kontsolidatua (IT1682-22) gara.

Taldearen helburu nagusia klima-aldaketak nekazaritza- eta abeltzantza-sistemetan eragingo dituen ondorioak aztertzea da, sistema hauetan gaur egungo eta etorkizunean sortuko diren erronkei aurre egin ahal izateko. Horretarako hurbilketa multidiziplinarra erabiltzen dugu, ikerketa-sistemen alderdi ekologiko eta ekofisiologikoak uztartuz.

Halaber, ondoko zerbitzuak eskaintzen ditugu: (a) Mendiko ekosistemen eta bereziki Natura 2000 sarearen baitan daudenen kudeaketerako aholkularitza; (b) Esnetarako ardi-ustiategien iraunkortasunari eta kudeaketari buruzko erabakiak hartzeko laguntzeko tresnak, irizpide anitzeko ebaluazioan oinarritutakoak; (c) Klima-aldaketaren ondorioei egokituta egon daitezkeen laborantzak garatzeko informazio eta aholkularitza; (d) Masterreko ikasleen eta doktoregaien formakuntza taldearen ikerketa-lerro nagusiekin erlazionaturiko gaietan.

Informazio gehiago

Kontaktua

  • Sarriena auzoa z/g, Leioa, Bizkaia 48940
  • Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU)