Ongi etorri! Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) ikerketa-talde kontsolidatua (IT1682-22) gara. Taldearen helburu nagusia klima-aldaketak nekazaritza- eta abeltzantza-sistemetan eragingo dituen ondorioak aztertzea da, sistema hauetan gaur egungo eta etorkizunean sortuko diren erronkei aurre egin ahal izateko. Horretarako hurbilketa multidiziplinarra erabiltzen dugu, ikerketa-sistemen alderdi ekologiko eta ekofisiologikoak uztartuz.

Halaber, ondoko zerbitzuak eskaintzen ditugu: (a) Mendiko ekosistemen eta bereziki Natura 2000 sarearen baitan daudenen kudeaketerako aholkularitza; (b) Esnetarako ardi-ustiategien iraunkortasunari eta kudeaketari buruzko erabakiak hartzeko laguntzeko tresnak, irizpide anitzeko ebaluazioan oinarritutakoak; (c) Klima-aldaketaren ondorioei egokituta egon daitezkeen laborantzak garatzeko informazio eta aholkularitza; (d) agrokimikoen erabilera murrizteko eta agoekologiaren garapena sustatzeko estrategia eta bioestimulatzaileen bilaketa; (e) Masterreko ikasleen eta doktoregaien formakuntza taldearen ikerketa-lerro nagusiekin erlazionaturiko gaietan.

Ezagutu gaitzazu

Berriak

Kontaktua

  • Sarriena auzoa z/g, Leioa, Bizkaia, 48940 - Paso de la Universidad 7, Vitoria-Gasteiz, Araba/Álava, 01006,
  • Facultad de Ciencia y Tecnología - Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU, Leioa), Facultad de Farmacia - Farmazia Fakultatea (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz)